Programa honek sudokuak ebazten ditu.
Ustez, konponbidea duen edozein sudoku ebazteko gai da eta esaten badu ezin duela ebatzi, ebazpenik ez duelako da. Ordenagailuko sudoku jokoetan planteatzen diren hainbat sudokurekin eta zailtasun maila ezberdinekin probatu da, eta beti ebatzi ditu. Ebazpenik ez dutela ziur dakigun kasuetan, ebazpenik ez dutela esan du. Baina ezin daiteke ziurtatu.
Sudokuak ebazpen bat baino gehiago badu, bat eman eta gelditu egiten da. Hurrengo exekuzio batean beste ezberdin bat eman dezake.
Programa honek Python 3-rekin funtzionatzen du.
Behar dituen liburutegiak instalatzeko, egin:
pip install -r requirements.txt
python sudoku.py
Horrela exekutatuz gero, ebatzi nahi dugun sudokua eskuz sartuko diogu, elementu bakoitza banan-banan. Ebazpena arterainoko aukera eta pauso guztiak erakutsiko dizkigu, bakoitzaren ondoren <enter>
tekla sakatu arte pausatuz.
Aukerako parametroak:
-h, --help
: erabilera eta parmetorei buruzko laguntza-b, --ez_bistaratu
: ez erakutsi aukera eta pauso guztiak, baizki eta azken emaitza soilik-g, --ez_gelditu
: ez gelditu pauso bakoitza erakutsi ostean-a, --aurrez_definitua <AURREDEFINITUA>
: aurrez definitutako sudoku bat erabili adibide gisa, hauen artetik:hutsa
erraza1
erraza2
ertaina1
ertaina2
zaila1
zaila2
osozaila1
osozaila2
ebatziezina
ebazpenanitz
Programa hau software librea da: birbanatu dezakezu, eta/edo aldatu, Software Librearen Fundazioak argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren baldintzen arabera, dela Lizentziaren 3. bertsioaren arabera edo dela (nahi baduzu) bertsio berriagoren baten arabera.
Erabilgarria izango delakoan banatzen da programa hau, baina INOLAKO BERMERIK GABE; ez du KOMERTZIALIZAGARRITASUNAREN EDO XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNAREN berme inpliziturik ere. Xehetasun gehiagorako ikusi GNU Lizentzia Publiko Orokorra.
Programa honekin batera GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat jaso eharko zenuke. Ez baduzu halakorik jaso, ikusi http://www.gnu.org/licenses/.
Egilea: e-gor (Igor Leturia), https://github.com/e-gor
- GUI bat jarri
- Web interfaze bat jarri
- Zenbakiak hizketa bidez sartu
- Zenbakiak sudoku bat eskaneatuta sartu
Beharbada horietako bakoitza beste proiektu batean egin beharko litzateke.